Zeru garbien atarian

Erredakzioa 2022ko urt. 11a, 07:58

Zeru hodeitsuak eta euria mantenduko dira gaur, baina bihar trantsizio eguna etorriko da: zeru garbiagoa izango da; halere, Eguzkiak ez du asko berotuko.

Gaurkoan zerua estalita egongo da goizean, eta hala mantenduko omen da egun osoan. Alabaina, atzo baino euri gutxiago egingo du, eta arratsalde parterako atertuz joango dela iragarri du Euskalmetek. Haize ahul-bizia ibiliko da, iparretik gehienetan, eta zenbaitetan bolada gogorrak izan ditzake. 3 eta 9 gradu arteko tenperaturak izango ditugu, Gasteizen eta inguruetan bederen.

Asteazkena lanbroekin esnatuko da, eta goizean goiz zeru hodeitsuak mantenduko dira. Halere, horiek pixkanaka altxatuko dira, eta zeru garbiak izango ditugu ondoren. Haizeak ipar osagaia mantenduko du, ahul-bizi. Tenperaturak, ordea, bezperan baino baxuagoak izango dira, termometroa 1 eta 7 gradu artean kokatuz. Horrek izotza sortzeko arriskua handituko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide