Bost pausotan, azkar eta erraz, zure erakundearen hizkuntza-egoeraren diagnosia egin dezakezu Baieuskarari.eus webguneko auto-diagnostikoaren bidez. Galdetegi sinplea da, erakundearen euskara maila zen den jakin eta hobekuntza prozesu bat hasteko.
Auto-diagnostikoaren bidez tramite, dokumentazio, epe luze eta abarrei agur esan eta hiru minutura laburtu ahal izango duzue hizkuntza-egoera aztertzeko prozedura.
Zuek ere pausoa eman nahi duzue? Zuen enpresan, saltokian edo elkartean euskara txertatzen hasteko laguntza behar duzue? Ez dakizue nondik hasi?
Bai Euskarari Ziurtagiriak lagunduko dizue pausoak ematen eta aholkulari bat izango duzue prozesuan zehar laguntzeko:
Hizkuntza egoeraren azterketa egin
Emaitzak neurtu eta planifikazioa egin
Ziurtagiria eskuratu
Helburuak betetzeko laguntzen gaineko informazioa jaso
Bai Euskarari Ziurtagiria urtero berritu
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.