EGURALDIA

Gaur eta bihar, aterkia eskura

Erredakzioa 2022ko urtarrilaren 10a

Datozen orduetan euria mantenduko da, baina bihar arratsalderako espero izatekoa da gauzak zertxobait hobetuko direla.

Aurreko egunetako itxura berdina izango du astelehen honek. Euria izango da nagusi, eta ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da. Batez ere egunaren lehen partean haizeak bolada gogorrak izan ditzake. Prezipitazio handiagatik Kantauriko isurialderako ezarrita dagoen abisu horia eguerdira arte egongo indarrean. Tenperaturek ez dute aldaketa nabarmenik izango, minimoetan izandako gorakada txikia ez bada: 9 eta 11 gradu artean mugituko da termometroa egunean zehar.

Eguraldi goibel hau bihar ere errepikatuko da egunaren lehen partean, hodeiez eta euriaz lagunduta, baina bigarren zatian hodeiak desagertzen joango direla iragarri du Euskametek. Haizeak norabide aldakorra izango du, baina batez ere iparretik joko du. Tenperaturak 7 eta 9 gradu artean mugituko dira. Tenperatura hauek izanda ere, zenbait lekutan izotz txikia sor daitekeela ohartarazi du meteorologia agentziak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago