Juan Cruz Jainaga izango da Legutioko alkatea

Erredakzioa 2022ko urt. 7a, 15:05

Juan Kruz Jainaga -eskuinean-, EH Bilduren talde argazkian. / EH Bildu

Jon Zuazok gaur aurkeztu du dimisioa, arrazoi pertsonalengatik.

Juan Cruz Jainaga izango da Legutioko alkatea aurrerantzean, Jon Zuazoren ordez (EH Bildu). Zuazok gaur aurkeztu du dimisioa, arrazoi pertsonalengatik.

Juan Cruz Jainagak 62 urte ditu, Legution bizi da eta ostalaritzan dihardu. "Ilusioz" hartu du kargua eta orain arte Jon Zuazok egindako lana eskertu du, alkatetzatik zabaldutako oharrean azaldu moduan. Izendapena datozen egunetan gauzatuko da.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago