Eskola kiroleko lehiaketak bertan behera uztea erabaki du Aldundiak. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eskaera ofizialean oinarrituta, eta egoeraren bilakaera kontuan izanda hartu du erabakia. Hala, urtarrilaren 10etik (astelehena) eta 28ra bitartean (ostirala) ez da izango lehiaketarik.
Erabakia ostiral honetan Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek Eusko Jaurlaritzarekin izandako bileraren ostean hartu dute, Diputazioak ohar baten bidez jakinarazi duenez. Jaurlaritzaren eskaera ofizialari erantzunez hartu du erabakia Arabako Aldundiak.
Eteteak lehiaketei bakarrik eragiten die; beraz, eskola kiroleko gainerako jarduerak indarrean dagoen araudiaren arabera egiten jarraitu ahal izango dira.