Bueltan da eguraldi goibela

Erredakzioa 2022ko urt. 7a, 08:21

Eguberrietako uda laburra bukatu da jada, eta eguraldia aro honetan Euskal Herrian ohikoak diren ezaugarrietara itzuliko da: zeru hodeitsuak eta tenperatura baxuak.

Zeru hodeitsu eta euritsua izango da gaurkoa, batez ere goizez. Haizeak ipar-mendebaldetik joko du, baina aparteko abiadurarik gabe. Tenperaturei dagokienez, termometroa 4 eta 7 gradu artean mugituko da Gasteizen eta inguruetan.

Larunbatean, goizez lanbroa egongo da, eta gaurko hodeiak mantenduko dira, batez ere goizean. Egunaren erdialdean hodei horiek urriagoak izango dira. Haizeak batez ere mendebaldetik joko du. Zenbait puntutan izotza sor daitekeela ohartarazi du Euskalmetek. Izan ere, minimoak dezente jaitsiko dira, tenperaturen tartea 2 eta 7 gradu artean kokatuta.

Iganderako ere hodeiak espero dira, bai eta euri txiki-ertaina ere. Haizea bezperako norabidean mantenduko da, mendebaldetik temati, baina zenbaitetan iparretik egingo du. Tenperaturetan bederen hobekuntza egongo da, 5 eta 11 gradu artean ibiliko baitira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide