Mendilibar da Alaveseko entrenatzaile berria

Erredakzioa 2021ko abe. 28a, 13:00
Jose Luis Mendilibar, gaur goizeko entrenamenduan. / Argazkia: @ALAVES

Javier Calleja kargutik kendu ostean, Jose Luis Mendilibar izango da Alaveseko entrenatzaile berria, denboraldia amaitu arte eta Lehen Mailari eusteko erronkarekin. Gaur zuzendu du lehen aldiz talde arabarraren entrenamendua.

Urte berria, entrenatzaile berria. Javier Calleja madrildarrak Alaveseko entrenatzailea izateari utzi ostean, Jose Luis Mendilibar zaldibartarrak hartu du taldearen gidaritza; printzipioz, denboraldia amaitu arte, Lehen Mailari eusteko helburuarekin. 60 urteko bizkaitarrak, sei urteren ostean, ekainean amaitu zuen bere ibilbidea Eibarren. Gaur goizean Alavesekin bere lehen entrenamendua zuzendu du, 11:00etatik aurrera.

Alavesek puntu bakarra lortu du azken hamabostetatik, eta gainera Bigarren B Mailako Linares taldeak kanporatu du Errege Kopatik. Mendilibarren helburua izango da egoera bideratzea eta Lehen Mailari eustea. Igande honetan, urtarrilaren 2an, 18:30etik aurrera izango du lehenbiziko erronka, Errealaren aurkako derbian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide