'Bai' aldizkariaren 34. zenbakia kalean da eta zuen egoitzan jasoko duzue Bai Euskarari Ziurtagiria duzuenok. Arabako Enpresen Foroa da protagonista lehen orrietan eta, besteak beste, lanean euskara txertatzeko Arabako enpresek hartu dituzten erronkak zeintzuk diren irakurriko dugu bertan.
Horrez gain, Elkarrengandik Ikasiz solasaldietako pasarteak jaso ditugu bertan, laburpen gisa. Lansarean eta Enpresarean proiektuen inguruko azken albisteak ere irakurriko dituzue.
Azkenik, Komunitatearen txokoan, entitateei egindako elkarrizketak, ziurtagiridun berriak eta beste.
'BAI' ALDIZKARIA. 34. ZENBAKIA
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.