Bertan behera geratu da Gasteizko Gabonetako haur parkea

Erredakzioa 2021eko abenduaren 17a

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egitekoa zen. /Alea

Ekitaldia datorren urteko udaberrira atzeratzeko aukera aztertzen ari da.

Covid-19aren transmisioa saihesteko neurrien barruan, Gasteizko Udalak Gabonetako Haur Parkea (PIN) bertan behera uztea erabaki du, abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egitekoa zena.

Hala ere, Udala ekitaldia datorren urteko udaberrira atzeratzeko aukera aztertzen ari da, osasun-egoerak horretarako bide ematen badu. Gabonetako Haur Parkea Hegoalde gizarte-etxean egitekoa zen, beste urte batzuetan bezala. Ingurune itxia da, ordea, eta maskara erabili beharrik ez duten adingabeak elkartu ohi dira bertan; gainera, gaztelu puzgarrietan edo parkeko beste elementu batzuetan ez dira distantziak errespetatzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago