Gasteizko Hedegile kaleko etxebizitza batean sutea piztu da goizean, eta ke arrasto handia zabaldu da Alde Zaharrean. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta 30. atari ingurua moztu dute; laugarren pisuan sortu da sua.
Etxebizitza hori eta ingurukoak ere hustu behar izan dituzte itzaltze lanak amaitu bitartean. Larrialdi zerbitzuek azaldutakoaren arabera, lagun bat artatu behar izan dute kea arnasteagatik.