Ostegun hau aurreko egunen bidetik joango da. Goizean goiz ez da giro izango: lainoa, hotza eta, zenbait lekutan, izotza. Litekeena da atzo bezala lautadan lainoa iraunkorra izatea. Hori altxatzean, berriz, zeru oskarbiak espero dira. Hego haizea izango da nagusi, eta tenperaturak 3 eta 12 gradu artean ibiliko dira.
Ostiralean ere ez da aldaketa askorik espero. Lainoa eta ondorengo eguzkia izango dira nabarmenena, Hegoaldeko haizearekin batera. Termometroa 2 eta 10 gradu artean kokatuko da.