Bozketa bukatu da
Gabon kantak kalean... 131
Gabon kantak kalean...
Olentzero, eskalatzaile 125
Olentzero, eskalatzaile
Eskuekin bizitza sortzen 34
Eskuekin bizitza sortzen
Eta berriro elurra, Gasteizko kaleetan 22
Eta berriro elurra, Gasteizko kaleetan
Eguberrietako zuhaitz 9
Eguberrietako zuhaitz
Zain 8
Zain
Gau izartsua 6
Gau izartsua

Argibideak

Urtarrilaren 13ra bitartean, argazki lehiaketa berria antolatuko dugu ALEAn, Gabonetako irudiak biltzeko asmoz. Bi sari egongo dira: boto gehien lortzen dituen argazkiaren egileak Errigorako saski beltz bat irabaziko du; epaimahaiak aukeratutako irabazleak, berriz, GoPro motako kamera bat lortuko du.

2021. urtearen azken txanpan gaude, eta laster bi urte beteko dira Covid-19aren pandemia iritsi zenetik. Gaur egun ere egoera ez da batere ona, baina pixkanaka bagoaz berriro hainbeste faltan botatzen genituen gauza askotaz gozatzen. Gabonak dira gutxinaka normaltasunera itzuliko diren gauza horietako bat.

Eta zuek, nola biziko dituzue aurtengo Gabonak? Zuen kamerarekin zein telefonoarekin harrapatutako irudi zoragarri horiek ikusi nahi ditugu: Gabonetako dekorazioa —zure etxean edo kalean—, bizitako momentu bitxi eta bereziak, Olentzero eta Mari Domingi edo neguko oporretako argazkiak. Gabonak edota negua oinarri duen edozein argazkik balioko du lehiaketan parte hartzeko.

Gainera, bi sari zoragarri banatuko ditugu, urtea behar bezala hasteko:

  • Errigorako saski beltz bat: publikoaren artean boto gehien lortzen dituen argazkiaren egilearentzat.
  • GoPro motako kamera bat: ALEAko lantaldeak osatutako epaimahaiak aukeratutako argazkiaren egilearentzat.

Ez izan lotsarik, etxean zein kalean klik egin, eta bidali zure argazkia.

Epeak

  • Argazkiak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 13a —osteguna— izango da (12:00ak arte). 
  • Bozketa epea urtarrilaren 13tik 18ra —asteartea— (23:59ean) bitartean zabalik egongo da.
  • Irabazlea urtarrilaren 20an jakinaraziko da, ALEAren webgunean eta aldizkariaren ale berriarekin batera.