Euskadiko gizarte ekimeneko lanbide heziketako 30 ikastetxe biltzen dituen HETEL elkarteko lehendakaria, Julen Elgeta, izango dugu Enpresaren TB-ko hurrengo elkarrizketa saioan.
HETEL-en lan-ildoez, lanbide heziketako ikasleen prestakuntzaz, lan aukerez eta etorkizuneko erronkez arituko gara berarekin abenduaren 17an, 11:00etan.
Hemen jarraitu ahal izango duzue:
Bai Euskarari Ziurtagiria du HETEL elkarteak eta ‘Zerbitzua euskaraz’ eskaintzen du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.