1836an Gasteizen izandako hainbat pasarte berrikusi eta oholtza gainera eramaten dituen antzezlana unibertsitatera zabalduko dute aurki. Zehazki, abenduak 15 dituen asteazken honetan egingo dute antzezpena, 19:00etan, Gasteizko Unibertsitate Pabiloian.
Antzezlanak Josefa de Mujika emakumean jartzen du arreta, 1836an soldadu ingelesek Gasteizen, Lehen Gerra Karlistan, exekutatu zuten Jose de Elosegi okinaren alargunean, hain justu.
Kazetaritza, antzerkia, performancea eta teknologia berriak uztartzen dituen egitasmoa da, kazetaritza performatiko joeraren baitan. Hots, ikerketa kazetaritza eta arte eszenikoak uztartzen dituen diziplina, edo, antolatzaileen hitzetan, "artefaktu kulturala".
Sarrera doakoa izan arren, aldez aurretik izena eman beharra dago webgune honetan.