Arabako kontu publikoak eztabaidatu eta onartzeko Arabako Batzar Nagusien Mahaiak ezarritako tramitazio egutegiaren arabera, batzarkide taldeek zuzenketak aurkezteko epea itxi zuten ostiralean. Hori amaituta, Mahaiak EH Bildu eta Elkarrekin Araba batzarkide taldeek aurkeztutako aldaketa-proposamen bana osoko zuzenketatzat jo ditu. Gainerakoak, partzialak bezala kalifikatu direnak hain zuzen datorren astean eztabaidatuko dira batzordean, baldin eta proiektuak asteazken honetan osoko zuzenketen eztabaida gainditzen badu.
Batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketen zerrenda honako hau da:
EAJ-PNV batzarkide taldea:
- Zazpi zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 5 zuzenketa.
- Testu artikulatuari 2 zuzenketa.
EH Bildu batzarkide taldea:
- Osoko zuzenketa bat.
- 83 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 67 zuzenketa.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 13 zuzenketa.
- Gazteriaren Foru Erakundearen aurrekontuari 3 zuzenketa.
Elkarrekin Araba batzarkide taldea:
- Osoko zuzenketa bat.
- 162 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 154 zuzenketa.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 8 zuzenketa.
Arabako PP batzarkide talde:
- 110 zuzenketa partzial, ondorengo ataletan banaturik:
- Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuari 88 zuzenketa.
- Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen aurrekontuari 22 zuzenketa.