EGURALDIA

Hotza bai, Eguzkia ere bai

Erredakzioa 2021ko abe. 13a, 07:19

Elurteek eta euriteek gidatutako aste korapilatsu baten ostean, zeru oskarbiak itzuliko dira gurera. 

Labroarekin hasiko da eguna; batez ere lurraldearen hegoaldean iraunkorra izan daiteke. Gainerakoan, behin lanbro horiek altxatuta, hodei gutxirekin mantenduko da astelehena. Haizeak hegoaldetik joko du, eta bolada gogorren batekin egin dezake zenbait lekutan. Tenperaturen tartea 3 eta 10 gradu artean ibiliko da. 

Biharko egunak antzeko patroia jarraituko du. Behin goizeko lanbroak altxatuta, hodei gutxirekin mantenduko da zerua. Haizeak, berdintsu, hegoaldetik joko du. Tenperatura tartea 2 eta 11 gradu artean mantenduko da hiriburuan eta haren inguruetan. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide