Judimendiko arte-galeriak larunbatean, 12:00etan, inauguratuko du neguko arte azoka. Diziplina anitzeko erakusketa izango da, hainbat jakintza-alorren arteko bat-egitea sustatuko duena, Euskal Herriko artisten lanak ikusarazteko eta egun horietan haien salmenta sustatzeko asmoz.
Artea eta diseinua uztartzera bideratu dute erakusketa, eta Galdakaon dagoen Alberto Altzariak dendak jarritako altzarien bidez babestu dira obrak. Irantzu Lekue galeriako komisarioak eta zuzendariak esan duenez, "espazioari goxotasuna" emateko eta "irudimena ikusgai" jartzeko asmoa dute. Pintura eta olerkiek bat egingo dute Amaia Agirre (Amabamaba) edo Gurutze Ramirez Garciak sortutako lanetan. Pintura eta eskultura-lanak, besteak beste, Pablo Ochoa de Olza, Elena Solatxi, Eba Barrio eta Irantzu Lekue edo If Matxikoteren lanekin. Caos kolektiboaren argazkiak, artea eta ehuna, Ines Gonzalez de Zarate eta Nuno-ren eskutik, edo Izaskun Viteriren eskulturak. Estibaliz Peredaren, Sandra Santosen edo Claudia Guevararen pinturak edo Ania Saenz de Buruagaren irudiak (Artean sareak sustatua) dira aurten Artgia aretoak abian jarri duen neguko azokaren bosgarren edizioan ikusi ahal izango diren piezetako batzuk.
Hautatutako artistek proposatutako lanak aztertu ondoren, lotura narratiboak eta elementuenak ehundu dira, eta bihotza laginaren elementu protagonista gisa erabili da. “Garai hauetan, bihotza, emozioak, ametsak, maitasunarekiko lotura dira gidalerroa", diote antolatzaileek. Inaugurazioa larunbatean izango da, abenduaren 11n izango da, 12:00etan.