Zeruak oso hodeitsu mantenduko dira gaurkoan ere, prezipitazio "txiki-ertainekin", Euskalmeten buletin ofizialaren arabera. Elur kota 1-400 metroren inguruan kokatuko da. Iparretik joko du haizeak; zenbaitetan, bolada oso gogorrekin. Tenperatura minimoak igoko dira, Gasteiz inguruetan 6 graduren bueltan kokatuz. Maximoak 10 gradutara hel daitezke.
Asteburuari begira, antzeko giroarekin hasiko da: hodeiak eta prezipitazioak. Larunbat arratsaldean atertzera egin dezake, baina haize bizia mantenduko da. Igandea lanbroekin esnatuko da, baina, goizean zehar hodei horiek desagertzen joango dira, arratsalde txukun bat utzita. Haizeak mendebaldetik joko du, eta 10 gradutara iritsiko dira termometroak.