Gaur, abenduak 3, Euskararen Eguna da. Gurean, egunero da Euskararen Eguna.
Bai Euskarari Elkartea egunero ari da alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko lanean, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dutenei tresna, bitarteko zein proiektu baliagarriak eskainiz. Gaurkoan, bereziki gogoratu nahi dugu Bai Euskarari komunitatearekin: Ziurtagiriaren proiektutik hasi eta Bai Euskarari Elkartearen gainerako proiektu guztietan parte hartzen dugun guztiok osatzen dugu Bai Euskarari komunitatea, arlo sozioekonomikoaren espazioak irabazteko eta euskaraz betetzeko eragiten ari garenon sarea.
Inoiz baino argiago dugu sare hau sustatzen, indartzen eta elikatzen jarraitu behar dugula, gure indargune handienetako bat baita. Jarrai dezagun, beraz, #SareaIndartzen.
Ospatzeko eguna dugu gaurkoa, baina baita aldarrikatzekoa ere, euskaraz lan egin eta euskaraz bizi nahi dugula esatekoa. Horregatik, egunerokoan espazioak euskaraz betetzeko lanean ari zaretenontzako kartel hau egin dugu, gurean egunero dela Euskararen Eguna nabarmentzeko. Deskargatu eta erabil ezazue nahieran.
Deskargatu kartela
Egun ona izan dezazuela. #LanEtaBiziEuskaraz
Rober Gutiérrez, Bai Euskarari Elkartearen zuzendaria
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.