Zeru hodeitsuak Euskararen egunean ere, baina ez da espero euri gehiegirik, eta elur kota ez da 1.100 metrotatik jaitsiko. Gau partean hodeiak pixkanaka desagertzen joango dira. Mendebaldeko haizea izango dugu, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, 5 eta 10 artean egongo dira termometroak.
Larunbata lainoarekin hasiko da, eta hodeiak biltzen hasiko dira. Eguerdi aldera Euskal Herria ere Eguzki sisteman dagoela gogoratuko digun tarteren bat ager liteke zeruan, baina, larregi emozionatu gabe: prezipitazio txikiak ere iragarri dituzte, eta haizea indartsu ibiliko da. Ostiraleko tenperatura berdinak espero dira.
Igandean, zeru estaliak. Elur kota 800 metroren bueltan ibiliko da. Mendebaldeko haizea, zenbaitetan zakar, bereziki goizean. Tenperaturek behera joko dute, 5 eta 7 gradu arteko aldean kokatuta.