Euskara lanean txertatzeko erronka abiatu dute Arabako enpresek

Gaur, abenduak 2, egin da Arabako Enpresen Foroaren aurtengo 3. bilera. Euskara lanean txertatzeko adibide berriak jaso dituzte foroan parte hartzen ari diren enpresek eta, horrez gain, datozen hilabeteetarako hartu dituzten konpromisoen berri eman dute.

Beste enpresetako adibideak

Arabako Enpresen Foroaren 3. bileran enpresentzako baliagarri diren adibideak eman dituzte:

  • Euskaliteko Ainhoa Egaña eta HPSko Alberto Telleriak Hizkuntzen Kudeaketa praktika bilatzailearen aurkezpena egin dute. Egañak, gainera, Euskaliten bildu dituzten zenbait enpresen adibideak partekatu ditu.

  • Idoia Bustinduy Danobat Groupeko Kokmunikazio arduraduna eta Euskara planeko koordinatzaileak barne eta kanpo komunikazioan eman dituzten pausoak azaldu ditu.

  • Ulma Taldean aholkulari lanetan ari den Emuneko Izar Larrañagak pertsonen kudeaketaren inguruko azalpenak eman ditu: harrera plana, harrera protokoloa, euskara ikastaroak, etab.

Esteka honetan eskura ditzakezue hiru aurkezpenak: https://baieuskarari.eus/eu/proiektuak/arabako-enpresen-foroa/info/baliabide-eta-dokumentuak

Datozen urteetarako erronkak

2021 urteko Arabako Enpresen Foroan parte hartu duten entitateen logoekin mapa bat osatu dugu, eta bertan islatu dituzte enpresek aurrera begira hartu dituzten erronka eta konpromisoak. Enpresa hauek izan dira foroan parte hartu dutenak: Mutualia, La Vitoriana, Sirimiri Zerbitzu Soziokulturalak, EBA S.L., Ludoland, SEA Arabako enpresariak, Orona - Electra Vitoria, Ega Master, RPK, Uriarte Industrial, Oreka IT, Artepan-Mamia, El Corte Inglés eta Mondragon Korporazioa.

Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak iaz martxan jarri zuten foroa, Lanabes ekimenaren barruan, Arabako arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko. Bai Euskarari Elkarteak izan du 2021eko foroa kudeatzeako ardura. Datorren urteari begira, enpresek foroak jarraipena izatea eskatu dute, konpromisoen jarraipena egin eta enpresa gehiago ekimenera batu ahal izateko.

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago