EGURALDIA

Euria eta haizea, a ze parea

Erredakzioa 2021eko abenduaren 2a

Giro desatsegina mantenduko da datozen egunotan, eta ohi baino haize gehiagorekin, gainera.

Zeru estaliak gaurkoan ere, euri egiteko aukera askorekin. Elur kota 800 metro inguruan egongo da goizean, eta are beherago egon daitekeela ohartarazi du Euskalmetek. Arratsalderako, berriz, kota igoko da. Iparretik haize biziak joko du, zenbaitetan oso bolada gogorrekin. Mendi inguruetan izotz txikia ager daiteke. 4-6 gradu espero dira Gasteiz inguruetan.

Ostiralerako ere zeru estaliak iragarri dituzte. Elur kota are gehiago igoko da, 1.200 metrora goizean, eta 1.500 metro ingurura arratsalde partean. Haizeak bere horretan jarraituko du, zakar eta iparretik. Tenperatura zertxobait hobeagoak izango ditugu, baina ez suziriak botatzen hasteko modukoak: 5 eta 8 gradu artean ibiliko da galinstanoa, txipa ez duten termometroen kasuan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago