Lanbroarekin hasiko da eguna, eta goizean zehar hodeiak ugarituko dira. Oro har, egun osorako zeru estaliak iragarri ditu Euskalmetek, eta baita prezipitazio txikiak ere. Jaitsiko bada ere, elur kotak ez du gaindituko 1.000 metroren langa. Hegoaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin. 4 eta 8 gradu arteko tenperaturak espero dira.
Biharko, antzeko egoera: hodeiak eta euria, batez ere goizean. Arratsalde partean ostarteren bat zabaldu daiteke. Elur kota 800 metrotara irits liteke. Iparraldeko aire ahul-bizia egongo da, zenbaitetan zakar. Tenperaturak bere horretan mantenduko dira, 4 eta 7 gradu artean.