EGURALDIA

Euriak atseden hartuko du gaurkoz

Erredakzioa 2021ko aza. 30a, 07:31

Uholdeek eragindako arazo larrien ondoren, gaur ez da espero prezipitazio handirik egotea, urtuz doan heinean elurrak ura askatzen jarraituko duen arren.

 
 

 

 

Gaur goizean lainoak ager daitezke, baina horiek altxatzean hodeiak ez dira joango. Arratsalde parterako, baina, hodei horiek gutxitu egingo dira. Ez da eguzkirik espero, ezta prezipitazio handirik ere. Mendebaldetik joko du haizeak, indar gehiegi gabe. Tenperatura hotzak geratuko dira gurean 2 eta 6 gradu artekoak.

Goizean ostarteren bat zabal daiteke, baina, gainerakoan, euria egingo du, batez ere arratsaldean. Halere, zaparrada txikiak izatea espero da. Haizearen norabide nagusia hegoaldekoa izango da, baina arratsalderako ipar osagaia hartuko du. Izotza sortu ahalko da zenbait lekutan, eta tenperaturak 2 eta 7 gradu artean ibiliko dira Gasteizen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago