Gotzone Sagardui Osasun sailburua hamabost egunean behin agertzeko eskatu du EH Bilduk, agerraldi horietan osasun egoeraren berri eman dezan. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen esanetan, osasun egoera "okerrera egin" du, eta horrek "beharrezko" egiten du sailburuaren agerraldiak berreskuratzea. Jaurlaritzak osasun larrialdiko deklarazioa bertan behera utzi zuenean desagertu ziren osasun sailburuaren ohiko agerraldiak.
Legebiltzarrak "informazio zuzena eta eguneratua" izan dezala bermatu nahi dute eskariarekin. Modu berean, Legebiltzarreko talde politikoek gaiari buruzko proposamenak helarazteko aukera izatea nahi dute ere.
Sailburua urtarrilean ere agertzea galdegin dute, Legebiltzarraren ohiko jarduna etenda egon arren. Uberaren iritziz, egoera honetan "ez litzateke normala izango" Legebiltzarra hilabete osoa egotea informazio ofiziala jaso gabe.