Uste baino elur gehiago pilatu da asteburuan. Espero izatekoa zen igandean elurra egiteari utziko ziola, baina egun osoan mantendu zen, lurraldea zurituta mantenduta. Gaurkoan, euria izango da protagonista. Euskalmetek alerta laranja ezarri du, baina, momentuz, soilik Bizkai eta Gipuzkoarako. Izan ere, Kantauriar isurialdean metro koadroko 60 eta 80 litro artean pilatu daitezke. Gurean ere izango da prezipitazio dezente, batez ere goizean. Elur kota, halere, 1.200-1.400 metrotan kokatu du meteorologia agentziak. Ipar-mendebaldeko haizeak bolada gogorrak izan ditzake. 3 eta 5 gradu artean ibiliko da termometroa Gasteizen.
Astearterako zeru oso hodeitsuak iragarri dituzte, euriarekin, baina egoera zertxobait hobea izango omen da arratsaldean. Elur arriskurik ez, baina zenbait lekutan izotz txikia egongo da. Egunaren zati gehienean haizeak hegoaldetik joko du. Tenperaturak antzera ibiliko dira, 2 eta 6 gradu artean.
Lau mendate itxita
Bigarren mailako sareko Herrera, Opakua, Urduña eta Zaldiaran mendateak ibilgailuentzat erabat itxita daude oraindik, elurra edo izotza dagoelako. Gainera, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, debekatuta dago kamioiak eta ibilgailu artikulatuak Azazeta eta Bernedo gainetan sartzea; autoek kateak erabili beharko dituzte.
Errepideen egoera, zuzenean
Iturria: araba.eus
OHARRA: Posible da kamera batzuen seinalea galtzea zenbait unetan. Iturria: trafikoa.eus