Asteburuan elurra egin dezakeela eta, Gasteizko Udalak Elurteetarako Planaren lehen mailako larrialdi-fasea aktibatu dute. 500 metrora jaitsi daiteke larunbat arratsaldean.
Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaritzak iragarri duenez, larunbatean elur-maila 900-700 metro ingurukoa izango da goizaldean, eta arratsalde-gau partean, berriz 500-400 metrora jaitsiko da; beraz, alerta laranja ezarri da.
Egoera horren aurrean, Gasteizko Udalak baliabide propioak zein kanpokoak aktibatu ditu elurrak ekar ditzakeen eraginei aurre egiteko, bai kaleetako lehentasunezko ibilbideetan, bai oinezkoentzako ibilbideetan, Elurteetarako Planean jasotakoari jarraituz.