Gaur zeru hodeitsua izango dugu, prezipitazio ertainarekin. Arabako erdialdean euria ez da hainbesterako izango, baina arriskua gertu dago: Bizkai eta Gipuzkoan abisu horia ezarri du Euskalmetek, prezipitazio iraunkorragatik. Iparretik joko du haizeak, ahul-bizi; tartean, bolada gogorrekin. Elur kota 1.000 metroren bueltan egongo da, eta tenperaturak 5 eta 8 gradu artean ibiliko dira.
Bihar gaurko giroa mantenduko da: hodeiak, euri ertainak eta iparraldetik joko duen haize ahul-bizia. Arratsalde-gauean haize hori zakartuko delakoan dago Euskalmet. Tenperatura minimoak are gehiago jaitsiko dira: Gasteiz inguruan 3 eta 7 gradu artean ibiliko da termometroa.