Gaur zeru estaliak egongo dira, eta euria egingo du, bereziki arratsalde-gau aldean. Haizea norabide aldakorrekoa izango da: hegoaldetik goizean eta iparraldetik arratsaldean. Egunaren amaieran indartuko da. Tenperatura freskoak: 2 eta 8 gradu artekoak.
Ostegunerako, antzeko eguna iragarri dute: zeru hodeitsuak eta euria. Iparretik joko du haizeak, zenbaitetan, bolada gogorrekin. Tenperaturei dagokienez, 5 eta 8 gradu artekoak espero dira Gasteiz inguruan.
Ostiralean, berdintsu. Hodeiak, euria eta Eguzkiaren arrastorik ez. Iparraldeko haizeak ez du lagunduko ere tenperaturak moteltzen: 3 eta 7 gradu artean ibiliko da termometroa.