Zeru hodeitsuak eta zaparrada txikiak iragarri ditu gaurkorako Euskalmetek, batez ere Araba hegoaldean. Elurra 1.200-1.300 metroren langan egongo da, baina gauean 900-1.000 m inguruan kokatuko da. Meteorologia agentziak abisu horia ezarri du horregatik.
Gainerakoan, mendi inguruetan izotza ager daiteke. Haize zakarrak ez du lagunduko giroa baretzen: ipar-ekialdetik joko du, bizi, zenbait lekutan bolada gogorren batekin. Gasteizen, 4 eta 7 gradu arteko tenperaturak.
Bihar, antzeko giroa: oso zeru hodeitsuak eta euri txikiak. Euri horiek ugariagoak izango dira egunaren azken partean. Goizaldean elur kota 1.000-1.100 metroren inguruen ibiliko da. Haizeak joko du, baina ahul, norabide aldakorrarekin. Arratsaldean haize hori indartuko da. 3 eta 10 gradu artean ibiliko da galinstanoa.
Ostegunean ere, berdintsu: hodeiak, euria eta elurra mendi tontorretan, iparraldeko haizearekin. Tenperaturak, 6 eta 9 gradu artean.