EGURALDIA

Denboraldiko lehen abisu horia, elurragatik

Erredakzioa 2021ko aza. 22a, 07:41

Arabako mendi batzuk zuriz estali daitezke, goizean elur kota 1.000 metroren langara hurbilduko delako. Euria eta hodeiak izango dira nagusi, baina asteartean Eguzkia ikusi ahalko da.

Elurragatik denboraldiko lehen abisu horia eman du Euskalmetek, gaur goizerako. Izan ere, espero dute elur kota 1.000 metro ingurura jaistea. Arratsalderako, kota hori 1.200-1.300 metroren langara itzultzea espero izatekoa da. Gainerakoan, gaur euri arina egingo du, baina arratsaldean atertzera egingo du. Gasteiz inguruan tenperaturak 3 eta 7 gradu artean ibiliko dira, iparraldeko haizeaz lagunduta.

Biharko hodei gutxi iragarri dituzte egunaren lehen parterako, baina arratsaldean euria egin dezake. Tenperaturak gaurkoaren antzerakoak izango dira, eta haizea ere, berdintsu, iparraldetik.

Asteazkenean, euria egingo du, batez ere goizean eta arratsaldearen amaieran. Tenperatura minimoak dezente igoko dira, eta egun osoan termometroa 7-8 graduen bueltan finkatuko da.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago