Gaur gauean emakume batek erasoa jasan du Justo Velez de Elorriaga kalean. Udaltzainek gaueko laurak aldera izan dute erasoaren berri. Bertaratu direnean, agenteek biktimaren zein testigu baten kontakizuna entzun dute, eta, ondoren, erasoa jasan duen emakumearen bikotekidea atxilo eraman du. Emakumea, berriz, ospitalera eraman dute.
Atxilotua gaur pasatzekoa da epailearen aurrean.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (EAEn) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.