EGURALDIA

Eguzkia barra-barra, baina tapauka lepoan

Erredakzioa 2021ko aza. 19a, 07:05

Zeru garbiak izango ditugu gaur eta bihar, baina igandean hodeiak bueltan izango dira.

Gaur lainoa agertuko da zenbait lekutan, baina horiek altxatzean zeru oskarbiak izango ditugula iragarri du Euskalmetek, batez ere arratsaldean. Hego haizea ibiliko da. Horrek guztiak ahalbidetuko du tenperatura maximoek zertxobait gora egitea, baina, halere, hotza izango da nagusi goizean goiz eta gau partean.  Autoetako leihoetan bildutako lehen antzigarra horren adierazle da: 2 eta 12 gradu arteko tenperaturak espero dira gaurkorako.

Larunbatak antzeko itxura izango du, batez ere goizean. Arratsalderako, baina, hodeiak pilatzen joango dira, baina "momentuz ez dute ondorio handirik ekarriko", meteorologia agentziaren hitzetan. Haizea ere, berdintsu, hegoaldetik, eta tenperatura maximoak jaitsiko dira: 4 eta 9 gradu arteko iragarpena egin dute.

Igandea aurreko egunak baino goibelagoa izango ei da, eta euri txikiren bat ere bota lezake, batez ere goizean eta gauean. Gainerakoan, hodeiak eta ostarteak tartekatuko dira. Tenperaturetan, ordea, aldaketarik ez.  

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago