EGURALDIA

Eguzkiak bere tokia hartu nahi du

Erredakzioa 2021ko aza. 18a, 07:56

Datozen orduetan pixkanaka hodeiek atzera egingo dute, eta gero eta zabalagoak izango dira ostarteak.

Gaur argitzera egingo duela iragarri du Euskalmetek: goizak aurrera egin ahala hodeiak gutxitzen joango dira, eta arratsalde partean ostarteak zabalduko dira, ipar-ekialdeko haizeaz lagunduta. Dena dela, ordurako tenperaturak azkar jaitsiko omen dira, eta hotza egingo du. 3 eta 10 gradu artean ibiliko da termometroa.

Ostiralerako, eguraldi egonkorra eta eguzkitsua agindu dute. Lainoak sortuko dira goizean, eta norabide aldakorreko haize ahula ibiliko da. Tenperatura maximoak igoko dira, baina minimoak nahiko baxu mantenduko dira: 3 eta 13 gradu artean.

Larunbatean, zeru oskarbiak eta tenperatura suabeagoak izango ditugula aurreikusten da: 5 eta 14 gradu artean kokatuko dira. Hegoaldetik joko duen haizeak horiek mantentzen lagunduko du.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide