6.250 bonu berri jarri ditu eskura Araba Marketek

Erredakzioa 2021ko aza. 17a, 16:06

Kuartango sagardotegia Araba Marketen dagoen negozioetako bat da. ALEA

Lehen fasean 16.500 bonu baino gehiago saldu dira. Landa eremuko negozioek ez dute truke-mugarik izango, eta erabiltzaileek 10 bonu eskuratzeko aukera izango dute berriro.

Abian da Araba Marketen Gabonetako kanpaina, Arabako landa eremuko negozioetarako plataforma digitala. Ekainean martxan jarritako bonuen arrakastaren ondoren, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak akordioa berrargitaratu dute, eta 6.250 bonu berri jarri dituzte salgai herritarrek proiektuari atxikitako establezimenduetan egiten dituzten erosketetan aurreztu ahal izateko.

Bonuak gaurtik abenduaren 29ra arte egongo dira eskuragarri eta, lehen txandan ez bezala, landa negozioek ez dute mugarik izango trukatzeko orduan. Bezeroek, berriz, hamar bonuko muga izango dute, baina kontagailua zeroan jarriko da mundu guztiarentzat. Orain arte bezala, erosketa-tiketaren zenbatekoak bonuaren zenbatekoa (20 €) edo handiagoa izan beharko du, erosketa bakoitzean osorik agortu dadin.

Arabako Foru Aldundiak, Vital Fundazioak eta Arabako kuadrillek bultzatutako proiektua fase berri batean sartzen da, eta landa-eremuko Araban jarduera ekonomikoa garatzen duten negozio eta profesionalei sustapen-kanal digital bat emateko helburuan sakontzen du, ikusgarritasun handiagoa eta salmentak handitzeko aukera gehiago emanez.

Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko diputatu Pilar Garcia de Salazarrek azpimarratu duenez, erakunde sustatzaileek, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak, Araba Market bonuen jaulkipenaren emaitza oso positiboa kontuan hartu dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago