Egunotako zeru estaliak mantenduko dira gaurkoan ere, euri txikiren bat egiteko arriskuarekin. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi. Tenperatura baxuak mantenduko dira, egun gehienean 6-7 graduren bueltan.
Bihar ere hodeitsu esnatuko da eguna, lainoaz lagunduta, baina egunak aurrera egin ahala desagertzen joango dira, eta ostarteren bat ikusteko parada izango da. Norabide aldakorreko haizea ibiliko da, baina arratsalderako finkatuko da iparreko osagaia. Tenperaturen tartea 3 eta 10 artean ibiliko da.
Etzirako, zeru oskarbiak iragarri dituzte, eta Lorentzo dotore bat marraztu du meteorologia agentziak egun horretarako iragarpenean. Haizeak ekialdeko osagaia izango du. Tenperaturen tartea are handiagoa izango da, gradu bat eta 12 gradu artean kokatuz.