Zeru hodeitsua eta euri arina. Horixe egun honetarako plana, eta baita biharkorakoa ere. Haizeak iparretik joko du, ahul-bizi. Termometroari dagokionez, 7 eta 8 graduren bueltan ibiliko da.
Bihar hodei trinkoagoak izango ditugu, eta batez ere egunaren lehen partean egongo da euria egiteko arriskua, euri hori handiegirik izango ez den arren. Bezperan baino hotz handiagoa espero izatekoa da, 5 eta 7 gradu artean.
Ostegunerako, berriz, hobekuntza txikia, baina ez suziriak botatzeko modukoa. Hodeiak izango dira baina, noizean behin, Eguzkia hodei artean azalduko da, herabeti. Haizeak iparretik joko du. Tenperaturen tartea pixkat zabalagoa izango da, 3 eta 10 gradu artean kokatuz.