Azken asteetan jasandako porrot mingarriek eta erakutsitako joko negargarriak, halabeharrez, aldaketak egitera behartu du Baskoniako zuzendaritza. Denboraldi hasierako ilusioak atsekabe bihurtu dira azken jardunaldietan, eta Ivanovicek ez du taldearen bilakaera negatiboari buelta emateko gaitasunik erakutsi. Azkenik, kargutik kentzeko erabakia hartu berri du taldeak.
Zurrumurrua gero eta ozenago ibili da jarraitzaileen artean azken egunotan, eta gaur goizean erabakia publiko egin du Baskoniak. Aukeratutako ordezkoa Neven Spahija izango da, Ivanovicen kaleratzea iragarri eta ordu batzuetara eman du taldeak albistea. Bere bigarren aldia luke Gasteizen Spahijak; 2007-2008 denboraldian taldearekin ACB liga irabaztea lortu zuen entrenatzaile kroaziarrak.
Sarean, #Dusko
Dusko out
— andoni urbistondo (@urbixxx) November 15, 2021
Niretzako Baskoniak inoiz izan duen entrenatzaile onena. Badoa, eta oraingo honetan betirako.
— Mikel Zumalde Etxabe (@ZumaldeMikel) November 15, 2021
Eskerrik asko, Dusko. Para siempre un balcánico con un corazón baskonista. pic.twitter.com/KDczmR30nm
Ekarri zutenean zalantza asko izan nituen, baina zalantza uxatu zizkidan bere lan eta jarrerarekin. Orain, kulpa dena berea ez dela pentsatzen dut eta bestelako erabaki bat hartzearen aldekoa nintzen, baina... Mila esker Dusko! https://t.co/vGIcaDHPV2
— Jokin Etxebarria (@Etxazk6) November 15, 2021
Dusko, Dusko!
— Iratxe (@iratxearmentia) November 15, 2021
Enaban espero Kerejetak Dusko Ivanovic Baskoniatik Calleja Alavesetik baino lenau botako zabanik????#BjelkoPoljekua Bankilllotako mitiko bat???????? pic.twitter.com/s9nWt8468f
— txinbo (@ibonleibar) November 15, 2021
Errudune bazan, espero taldie geurtik funzionetan hastie. Hau ez da konponbidie.
— Mikel(o) Retolaza (@Mikeloo15) November 15, 2021
ESKERRIK ASKO DUSKO! https://t.co/UwccM4taNH
Zalantza bat dut, Dusko lehena da, hau da, gehiago etorriko dira atzetik, edo Duskorekin amaitu dituzte kaleratzeak... nire ustez besteren bat egon behar da...
— Koldo_tellitu (@koldo_tellitu) November 15, 2021
Gero arte, Dusko. pic.twitter.com/nnb6iOebGx
— Igor Goikolea (@goikoleaigor) November 15, 2021