Euri arina izango dugu astelehen gehienean, noizean behin euri ertainera jo dezakeena. Ipar osagaiko haizea egongo da, bizia, baina bolada gogor batzuekin. Tenperaturak 7 eta 10 gradu artean ibiliko dira, Gasteiz erreferentzia bezala hartuz gero.
Bihar zerua oso estalita mantenduko da, horrenbesteko euririk izango ez den arren. Tenperaturak antzera egongo dira, 7 eta 9 gradu artean.
Asteazkenerako, berriz, hodeiak are gehiago ugarituko dira, baina ur askorik ez omen dute botako. Egotekotan, euri txikia egingo du, batez ere egunaren lehenengo partean. Haizeak eta tenperaturak, biak ala biak, bere horretan: iparretik joko du Eolok, eta 6 eta 9 gradu artean mugituko da galinstanoa.