Gaur, ordu gehienetan hodeiek izango dute protagonismoa, baina tarteka ostarteren bat agertu daiteke. Haizea motela izango da, ipar-mendebaldetik. Gasteiz inguruan 5 eta 13 gradu arteko tenperaturak espero dira.
Larunbatean, "giro goibelagoa" iragarri du Euskalmetek, oraindik ostarte batzuk zabalduko diren arren. Bereziki arratsalde partean zerua estaliko da. Haizeak ipar-mendebaldeko osagaikoa izaten jarraituko du, bezperan baino biziagoa. 5 eta 14 gradu artean mugituko da galinstanoa.
Igandean, berriz, eguna are gehiago okertuko da, eta euria egingo duela iragarri du AEMETek. Hotza egingo duen arren, elurra egiteko arriskurik ez da izango, elur kota 1.500 metroren langan kokatu dutelako.