2014an, prozesua abiatu zutenean, ez zegoen harreman handirik tokikoen eta BBCren artean, eta proiektu honi esker buelta eman diote egoerari. Gaur egun, lankidetza hiru arlotan ematen da bereziki: BBCk egindako bideoak partekatu, datuen kazetaritza eta datuekin lotutako edukien partekatzea.
Tokiko komunikabide bakoitzak bere ezaugarri propioak dituela jakitun dira BBCn; bai baliabide teknikoei dagokienean, eta baita giza baliabideetan ere. Hala, elkarlanerako sistema, guztien beharretara egokituta dagoela azaldu du.
Ostiralean, Tokikom Sariak
Komunitatea josten lelopean, Tokikomek antolatutako jardunaldietan izango da Barraclough azaroaren 12an, Tokikom Sarien testuinguruan. Local News Partnership. BBC eta toki komunikabideen artean josi duten komunitatea izango da bere hitzaldiaren gaia.