EGURALDIA

Azken egun eguzkitsua, zeru estalien atarian

Erredakzioa 2021ko aza. 11a, 07:33

Egun freskoa espero da gaurkoa, baina, bederen, Eguzkia lagun. Bihar eta etzirako, berriz, hodeiak ugarituko dira, baina euririk ez da espero.

Giro egonkorra mantenduko da gaurkoan, eta leku askotan urdin gune zabalak ikusi ahalko dira. Iparraldetik, baina, hodeiak hurbiltzen joango dira. Haize suabea egun osoan zehar, mendebaldekoa, arratsalde partean iparreko osagaia hartuko badu ere. 3 eta 12 artean mugituko da termometroa.

Ostiralean, hodeiak ugarituko dira, eta zeru gehiena estaliko dute. Haizeak mendebaldetik joko du, baina egunaren amaieran ipar-mendebaldekoa izatera pasako da. Tenperatura minimoek gora egingo dute, eta horien arteko aldea 6 eta 10 gradu artean egongo da.

Larunbatean, hodeiak mantenduko dira, baina euria egiteko aparteko arriskurik gabe. Ipar osagaiko haizea ibiliko da. Antzeko tenperaturak espero dira: 6 eta 10 gradu artekoak. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide