Lehen begirada batean atzematen ez diren fenomenoak lehen eskutik bizitzeak mundua hautemateko modua aldatu dezake, eta hori ondo dakite Zientzia Astearen antolatzaileek: halako uneak bokazioen eragile izan daitezke. Horregatik, iazko etenaldia pasata, urteroko hitzorduari heldu diote EHUko ikertzaileek, trasteak eta ezagutzak plazara aterara. Bibat museoa izan da ekimen gehienen egoitza, haurrei eta nagusiei bideratutako ekimen mordo baten bitartez. Eta, noski, plasma bola eramatea ez da alferrikakoa izan.