Giro eguzkitsua izango da gaurkoan. Goizean goiz lainoak sortuko dira, baina horiek altxatzean egun ederra geratuko da. Hotza ere nabaria izango da eguzkia ez dagoenean, eta zenbait lekutan izotza sortzeko aukera egongo da. Izan ere, tenperaturak 0 eta 14 gradu artean ibiliko dira. Haizea ere motel, abiadura askorik gabekoa, ipar-mendebaldetik.
Ostegunean ere eguraldia egonkor mantenduko dela iragarri du Euskalmetek. Antzeko eguna izango omen da: goizean goiz lainoak, eta gero eguzkia, norabide aldakorreko haize suabeaz lagunduta. Tenperaturak antzera ibiliko dira: 1 eta 14 gradu artean Gasteiz inguruetan.
Ostiralean, berriz, Eguzkiak abandonatuko gaitu, eta Benalmadenan zeinen ondo egoten den gogoratuko digu. Hodeiek zerua estaliko dute, igandean etorriko diren eurien aitzindari.