Hodeiekin hasiko da goiza, baina Eguzkiak bere tokia hartuko du. Ez du gehiegirik berotuko, ordea, tartean, haizeak iparretik joko duelako. Tenperaturak 6 eta 10 gradu artean mantenduko dira.
Biharko, baina, egun argitsuagoa iragarri dute, eta Eguzkia denbora gehienean ikusi ahalko da. Norabide aldakorreko haizea egongo da, gehienetan iparraldetik joko duen arren. Termometroa 4 eta 11 gradu artean mugituko da, beti ere, Gasteiz erreferentziatzat hartuta.
Ostegunean, hodeiak berriro itzuliko dira gurera, baina euria egiteko aparteko arriskurik ez da izango. Haizeak hegoaldetik joko du. Termometroan, aldaketa askorik ez: 5 eta 10 gradu artean egongo da.