Omenaldia egin diete gaur Gasteizko Udaltzaingoan sartu ziren emakumezko lehen agenteei. 1981eko azaroaren 1ean, zortzi emakume sartu ziren polizia-kidegoan, 18 gizonekin batera, oposizioa gainditu ondoren.
Gorka Urtaran alkatea, Herritarren Segurtasuneko zinegotzia Marian Gutierrez, Espainiako Gobernuaren ordezkariorde Javier Saez Lanas, Roberto Garcia Tobalina komisarioa, udal ordezkariak eta probintzian diharduten polizia-kidegoen ordezkariak izan dira Agirrelandako polizia-etxean egindako omenaldian, eta omenduek bereizgarri bat jaso dute, beren lanaren oroigarri eta esker on gisa.
Omenaldian, emakume horiek (Mª Jose, Monse, Ana Rosa, Maia, Asela, Mª Carmen, Laura eta Arantza) beren ibilbidean izan zuten dedikazioa eta entrega azpimarratu dituzte alkateak eta Marian Gutierrezek, baita ordura arte zegoen hesia hautsita beste emakume askorentzat erreferentzia bihurtu zirela. Lehen emakume horiek sartu eta 40 urtera, 78 emakumezko agente ditu Gasteizko Udaltzaingoak gaur egun, agenteen %20.