Gaur zeru estaliak izango ditugu Araban, eguerdi aldera Eguzkia ikusi ahalko den arren. Haizea zakar ibiliko da, bolada gogorrekin, eta iparreko osagaiarekin, gainera. Tenperatura hotzak izango dira, baino aurreko egunetakoak baino zertxobait hobeak: 8 eta 10 graduren bueltan ibiliko da termometroa.
Asteartean, Eguzkia ikusteko aukera gehiago egongo dira, baina erotu gabe. Gehienetan, hodeiak izango dira nagusi. Iparraldeko haizea ibiliko da, eta arratsalde partean indartuko delakoan dago Euskalmet. Goizez bereziki, hotza: 5 eta 9 gradu arteko aldea iragarri dute.
Asteazkenerako, berriz, lanbroekin hasiko da eguna, baina hobera egingo du, eta egun gehiena eguzkitsu mantenduko da. Haizeak hegoaldetik joko du oraingoan. Izotza sortzeko egoteko aukera iragarri du meteorologia agentziak. Gainerakoan, tenperaturak 4 eta 11 gradu artean mantenduko dira.