EGURALDIA

Negu kutsuko udazkena

Erredakzioa 2021ko aza. 5a, 16:43

Hodeiak eta euria asteburu osoan mantenduko dira, tenperatura baxuekin batera.

Espero bezala, hodeitsua atera da ostirala, eta, zenbait euri zaparradak ere izan dira. Ipar haizea zakar ibili da, eta giroa gaiztotu du.Giro desatsegin hau asteburuan ere mantenduko da. 

Larunbatean, lainoa iragarri dute goizerako, eta euria egoteko arriskua bada ere. Hodeirik trinkoenak goizerako espero dira, baina eguerdi aldera eguzki printzaren bat ikusteko aukerak daudela dio Euskalmetek. Ipar haizea mantenduko da, eta ez du lagunduko giroa epeltzen: termometroa 4 eta 8 gradu artean ibiliko da.

Iganderako, antzeko giroa. Zeru hodeitsua, noizbehinka euria egiteko aukerarekin, batez ere arratsalde partean. Haizea, bere horretan, iparraldetik. Antzeko tenperaturak espero dira, bezperan baino zertxobait epelagoak, baina ez mahuka motzetan ibiltzeko modukoak: 5 eta 10 gradu artekoak izango dira.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago