Zeru hodeitsua eta euria gaurkoan, udazkena bete-betan sartua dagoen seinale. Haizea, iparraldetik; eta horrela mantenduko da gainera egun osoan zehar. Horrek, noski, ez du lagunduko tenperaturak leuntzen: 4 eta 9 gradu artekoak espero dira, beti ere, Gasteiz erreferentziatzat hartuta.
Hodeiak ez dira joango ostiralean, ezta euria ere. Azken hau batez ere goizean izan da. Haizea gaur baino gogorrago ibiliko da biharkoan, iparraldetik. Tenperaturei dagokionez, iragarpen berdina: 4 eta 9 gradu artekoa.
Larunbatean, berriz, goiza lanbroekin hasiko da, baina horiek altxatzean ere ez da hobekuntzarik nabarituko, zerua estalita mantenduko baita. Haizea temati mantenduko da, iparraldetik, eta tenperaturak zertxobait jaitsiko dira: 4 eta 7 gradu artetik ez da mugituko termometroa.
Egon hauetarako elurra espero izatekoa bada ere, ez dirudi Araba hartuko duenik, ez bada Gorbeiaren puntan: 1.200 eta 1.300 metro artean kokatuta dago elur kota.