EGURALDIA

Akabo eguzki goxoa

Erredakzioa 2021eko azaroaren 3a

Datozen egunetan zeru estaliak eta zaparrada txikiak espero dira, eta tenperaturek beherako joera mantenduko dute.

Zeru hodeitsuak eta euri txikiak iragarri dituzte gaurkorako. Haizeak mendebaldetik edo ipar-mendebaldetik joko du. Halere, tenperaturetan dator aldaketarik nabarmenena: minimoak antzera ibiliko dira, 5 graduren bueltan, baina maximoak ez dira 10 gradutik pasako.

Biharko, antzeko menua: zerua oso estalita egongo da, eta euria egiteko aukerak egongo dira, batez ere goiz partean. Haizearen norabidea berdin mantenduko da, eta tenperaturen tartea 5 eta 9 gradu artean kokatuko da. 

Ostiralean, zeru estaliak eta euria. Iparretik joko du haizeak, gau partean ipar-ekialde osagaikoa izatera pasatuko den arren. Tenperaturak are baxuagoak izango dira. 4 eta 8 gradu artean kokatuz. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago